XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zotz, bai, ilusio handia du eta.

- Baina ni, ez, zu horrela zauden bitartean... ihardetsi zion Leontxik, barrutik bi zati eginda, beste zatiak Baltasar magoaren atzetik bultzatzen zuelako, zergatik ez bazekien ere.

Baina azkar moztu zuen osaba apaizak:

- Auzi honetan, ordea, inportanteena ez naun ni, mutila baizik!

- Eta ez al dakin, nik ez bezala, mutilak guztiz behar hauela oraindik?

- Eta ez al dun honetan guztian Probidentziaren eskua ikusten?

Eta horrek konbentzitzen ez bahau, badinat beste arrazoirik: nire agindutara hago, eta hi ere joan egingo haiz!

- Baina...

- Hago isilik!

- Mekaguen Satanas!

Eta Marisorginek albotik:

- Bai, zoazte lasai, Rocky, Ringo, Elvis eta laurok arduratuko gara-eta geure rockero zaharraz.

Horrela, bada, Leontxi, Zotz eta kanguru izukaitza zirkura bildu, eta zirkuko jendearekin joan ziren herriz herri, irriz irri.

- Udako oporretan ongi zaindu lumondoa; eta aurrerago ere bai, gu kanpoan gauden bitartean esan zien Zotzek eskolako lagunei.